Atzealdea Hamaikagarrena Asier Odriozolak gidatuko du

2019/04/07

Asier Odriozola kazetari lasarte-oriarrak aurkezle lanak egingo ditu Udaltopen hamaikagarren edizioan; etxean ariko da beraz ponentzia eta aurkezleak ezagutzera ematen aurrez Ibon Gaztañazpik (2016), Reyes Pradosek (2017) eta Pilar Kaltzadak (2018) egin bezala.

Euskal Filologian lizentziatua, aspalditik datorkio kazetaritzarako sena, “bokaziozko kazetaria” dela aitortu izan du maiz. Afizioa ofizio bilakatu zuen 80. hamarkada amaieran, Euskadi Irratian lanean hasi zenean. Orduz geroztik beti aritu da EiTB taldean. Besteak beste, Gaur egun edo Teleberri albistegiak aurkeztu ditu, baita Azpimarra saioa ere.

Egun, Euskadi Irratiko albistegietan entzun ditzakegu bere kronikak. Eta tarteka, aurkezle lanak egiten ikus dezakegu bateko zein besteko ekitaldietan. Urte hauetan pilatutako esperientzia Udaltopen zerbitzura jarriko du hamaikagarren edizioan.