Atzealdea Guztia prest biharko hitzordurako

2025/05/21

Bihar hasiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketaren hamazazpigarren edizioa, eta, dagoeneko, guztia prest daukagu hitzordurako. Eta, urteroko moduan, zenbait ohar helarazi nahi dizkizuegu topaketa Lasarte-Orian edo online bidez jarraitu behar duzuenoi.

Manuel Lekuonara etortzekoak bazarete:

  • Lasarte-Oria ingurukoak bazarete, garraio publikoa erabili.
  • Autoz etortzeko autua egiten baduzue, Hipodromoan dagoen parkinean edota Urbil merkatal-guneko aparkalekuan utzi, Kultur Etxera 5-7 minututan iritsiko zarete; lehenengo autua egiten baduzue, aparkalekua jatetxerako bidean geratzen da.
  • Garaiz iritsi, jardunaldia hasi aurretik banatuko zaizuen materiala jasotzeko (koadernoak, talde-lana egiteko zerrendak, interpretazio zerbitzurako kaskoak, …).

Online jarraitu behar baduzue:

  • Ziurtatu pasahitzak jaso dituzuela (aurreko asteko ostiralean bidali genituen, jarraibideekin batera). Ez badituzue jaso, eskatu e-postaz (aitor@kulturatelier.eus).
  • Saio hasi aurretik froga bat egin, aktualizazioak egunean dituzuela ziurtatzeko.
  • Jardunaldia jarraitu bitartean, mikrofonoa desaktibatu.