Atzealdea Goiegi jatetxetik Araeta Sagardotegira egingo du jauzi Udaltopek

2018/05/15

Goiegiko jatetxeko sukalde eta jantokiak bederatzi urtez kendu dizkie tripa zorriak Udaltopeko jardunaldietako parte hartzaileei, lehen eguneko arratsaldeko saiorako erabat indarberrituz euskara teknikari, arduradun politiko, irakasle, hizlari eta beste hainbat esparruetako langileak. Tamalez, jatetxeak ateak itxi ditu. Udaltopeko antolatzaileen izenean eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen urte hauetan guztietan eskainitako guztiagatik. Zuek ere Udaltopen parte izango zarete!

Hori horrela, hamargarren edizioa beteko den honetan, Udaletako Euskara Zerbitzuetako Topaketan parte hartuko duen kide berria aurkeztu nahi dizuegu, Araeta Sagardotegia. Aurtengoan, bertan egingo dugu jardunaldietako lehen eguneko bazkari eta sorpresaz betetako arratsaldeko saioa. Ederra izango da.