2021/05/11
Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? izenburupean antolatu dugun topaketa baloratzeko Gogobetetze inkestaren emaitzak jaso ditugu, eta oro har, parte-hartzaileen asebetetze maila aurreko ediziokoa baino baxuagoa izan da. Horrela adierazi dute inkesta erantzun duten 93 lagunek.
Zer iruditzen zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzunez, 3,89 puntuko bataz besteko balorazioa eman diote 1-5 arteko eskalan -iazkoa, 4koa izan zen. Galdetegian bestelako eremuak jaso dira, besteak beste, hitzaldien egokitasuna -3,98ko bataz bestekoa jaso duena-, edota esperotakoa jaso duten (3,68).
COVID 19aren pandemiak eragindako ondorioak tarteko, aurtengoan ere topaketa online antolatu behar izan dugu. Parte-hartzaileek begi onez hartu dute erabakia, 1-5 arteko eskalan 3,89ko puntuazioa eman baitiote zoom plataforma bidez antolatzeko hartutako erabakiari. Gainera, maila teknikoa altua izan zela egiaztatu dute, 4,24ko bataz besteko puntuazioarekin.
Inkestak ere, gogoeta ezberdinak plazaratzeko aukera eman du. Guztiak webgunean zintzilikatuko ditugu astean zehar Dokumentuak atalean, Gogobetetze inkesta izenarekin.