Atzealdea Gogobetetze inkestan jasotako emaitzen arabera, arrakastatsua izan da aurtengoa

2026/06/02

Justizia linguistikoa: diskurtsoak, praktikak eta oinarriak berdintasuna helburu izenburupean antolatu dugun Udaltopen inguruko parte-hartzaileen balorazioa jaso dugu. Aurtengoan, 67 erantzun jaso ditugu, iaz baino 15 gutxiago.

Emaitzak ikusita, asebetetze maila altua izan dela ondorioztatu daiteke, Zer iruditu zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzunez, bataz bestekoa 4,14 puntukoa izan baita 1-5 arteko eskalan (iazkoa 4,07 izan zen).

Hitzaldiez galdetuta, Eskainitako hitzaldiak egokiak izan al dira?, jasotako puntuazioa antzekoa izan da, 4,15koa. Hitzaldien artean baloratuenak, berriz, Vicenta Tasa Fuster gonbidatu valentziarrarena eta Nafarroan Euskararen Legea indarrean sartu zela 40 urte bete diren honetan antolatu duguna izan dira. Hurrenez hurren, 4,5 eta 4,43ko notarekin.

Inkestak ere, gogoeta ezberdinak plazaratzeko aukera eman du. Guztiak webgunean zintzilikatu ditugu Dokumentuak atalean, Gogobetetze inkesta izenarekin.