Atzealdea Gogobetetze inkestan, berriro zortzitik gora

2025/06/04

Nahi izatetik ahaldun izatera. Zer eta nola egin dezakegu udalerrian hiztunak ahalduntzeko? izenburupean antolatu dugun Udaltopen inguruko parte-hartzaileen balorazioa jaso dugu. Aurtengoan, 82 erantzun jaso ditugu, iaz baino 24 gehiago.

Emaitzak ikusita, oro har, aho zapore gozoa utzi du aurtengo jardunaldiak. Asebetetze maila altua izan dela ondorioztatu daiteke, Zer iruditu zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzunez, bataz bestekoa 4,07 puntukoa izan baita 1-5 arteko eskalan (iazkoa 4,08 izan zen).

Hitzaldiez galdetuta, Eskainitako hitzaldiak egokiak izan al dira?, jasotako puntuazioa antzekoa izan da, 4koa. Hitzaldien artean baloratuena, berriz, Marina Massaguer i Comes gonbidatu katalandarrarena izan da, 4,39ko notarekin.

Inkestak ere, gogoeta ezberdinak plazaratzeko aukera eman du. Guztiak webgunean zintzilikatu ditugu Dokumentuak atalean, Gogobetetze inkesta izenarekin.