2024/05/26
Joan den astelehenean Gogobetetze inkesta sortu eta albistea igo genuen webgunera. Gauzak ondo bidean, egunean bertan jaso behar zenuten Udaltop zer berri? buletina, baina zerbitzariarekin arazoak izan ditugu eta gehienok berandu jaso zenuten eta ohikoa baino erantzun gutxiago jaso ditugu.
Ondorioz, inkesta bete eta bidaltzeko epea beste bi egunez zabaldu dugu, asteartera arte (egun hori barne). Oraindik ez baduzue inkesta bete, bost minutu hartzea eskertuko genizuke, guretzako garrantzitsua baita zuen iritzia jasotzea.