Fernando Nebreda Díaz de Espada (Miranda de Ebro, 1963). Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. MBA (Enpresen Administrazio Masterra). Madrileko Escuela de Negocios-en. Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Lehiakortasun Masterra (MOC). 1993tik Oarsoaldea Garapen Agentziaren Zuzendari kudeatzailea da. Gaur egun, GARAPEN garapen agentzien euskal elkarteko presidentea da.
- Hitzaldia: Eta udalak elkartzen direnean, nola eragin daiteke garapen agentzietatik?
- Eguna: maiatzaren 5ean, 12:30etik 13:00etara.
- Laburpena: Egun, Euskal Herrian ezagutzen ditugun garapen agentziek eta udal elkarteek, euskarari dagokionez, bi zeregin, behintzat, badituzte; erakundearen beraren euskararen erabilera plana egitea, batetik, eta erabiltzaileei –herritarrei nahiz enpresei– zerbitzua euskaraz ere ematea, bestetik. Bigarren horretan, enpresei eta lan-munduko eragileei ematen dizkieten zerbitzuek garrantzi berezia hartzen dute aurtengo Udaltopen aztergai dugunari begira.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren ikuspegitik, hala ere, hirugarren zeregin bat ere badute; euskararen normalkuntza lan-lerro izatea beren eguneroko egitekoen artean. Lan-eremu duten eskualdean edo udalerrian euskararen normalizazioa bilatzen duten jarduerak eta esku-hartzeak garatzea, udalen arteko elkargune rola probestuz.
Bigarren zeregin horretaz jardungo gara; zeregin horren bidez euskarari bidea nola egin ote dakiokeen aztertuko dugu, esku-hartze mota bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta: eragileen mobilizazioan, esploratze-inkubatze-garatzean eta azpiegiturak eskaintzeko orduan.