
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak, baina, bere jardun profesional guztia hezkuntzaren munduan egin du.
Hamazortzi urterekin begirale ikastaroa atera eta jarraian, aisialdian lanean hasi zen. Hamaika proiektutan parte hartu du eta esperientziarekin hainbat eta hainbat jakintza bereganatu ditu.
Gaur egun, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako hezkuntza arduraduna da, bertan, aisialdi eraldatzailea lantzen dute tokikotasunetik. Aisialdi eredu euskaldun baten alde lanean jarduten dute hainbat proiektu garatuz.
- Hitzaldia: ETORPARRI, euskararen unibertsora hurbiltzeko bidea
- Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 12:15-12:35
- Laburpena: Ekimen hau irakaskuntza arautuaren proiektu osagarria izateko asmoa du, irakaskuntza hori indartzeko. Zuzenduta dago euskararekin aldez aurretik harremanik izan gabe, gure hezkuntza-sisteman sartzen diren gazte etorri berriei. Aldi berean, euskara da ikasketen komunikazio-hizkuntza; beraz, hutsune bat sortzen da ikasleentzat eta irakasleentzat eta hori osatzera dator Etorparri programa. Ikasleak, euren gurasoak eta irakaskuntza zentroak dira ekimenaren zutabe nagusiak.