Atzealdea Felix Mugurutza Moltalban

Euskal Filologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea) eta Laudioko udaleko Hizkuntza Normalizaziorako eta Identitate eta Ondare Kulturalerako teknikaria 2001. urteaz geroztik. Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea (2013), toponimian aditua eta kolaboratzaile hainbat irrati eta telebista saiotan. Hainbat ikerketa libururen egile ere bada.

  • Hitzaldia: ETORPARRI, euskararen unibertsora hurbiltzeko bidea 
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 12:15-12:35
  • Laburpena: Ekimen hau irakaskuntza arautuaren proiektu osagarria izateko asmoa du, irakaskuntza hori indartzeko. Zuzenduta dago euskararekin aldez aurretik harremanik izan gabe, gure hezkuntza-sisteman sartzen diren gazte etorri berriei. Aldi berean, euskara da ikasketen komunikazio-hizkuntza; beraz, hutsune bat sortzen da ikasleentzat eta irakasleentzat eta hori osatzera dator Etorparri programa. Ikasleak, euren gurasoak eta irakaskuntza zentroak dira ekimenaren zutabe nagusiak.