Atzealdea Euskaraldiak Lehendakaritzan utzitako arrastoa Udaltopen

2019/05/01

Euskaraldiak utzitako arrastoen testigantzak jasoko ditugu maiatzaren 16an eta 17an. Tartean, Euskaraldiak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailean egindako ibilbidearen berri emango dute Asier Aranbarrik eta Bego Arruabarrenak. Lehendakaritzako aholkularia da lehena, eta Begoña Arruabarrena, berriz, Euskaraldiak Eusko Jaurlaritzan izan duen taldeko sustatzailea.

Ostiralean emango dute esperientzia horren berri, eguerdiko 12:45ean. Biak ala biak Manuel Lekuona Kultur Etxean izango dira, eta osagarri gisa, zenbait bideo testigantza grabatu emango ditugu. Besteak beste, Bilboko esperientziaren berri jaso dugu: gurekin izango dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Iker Martinez de Lagos, Bilboko Euskaraldiko talde eragileko kidea.