2021/04/14
2019. urteko edizioa amaituta, Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen fitxategia argitaratu genuen webgunean. Bertan, Euskal Herri osoko 172 Euskara Zerbitzuen informazio praktikoa jasotzen da: telefono zenbakia, helbide elektronikoa, helbide fisikoa, web orrialdea, eta abar.
Urtero bezala, fitxategia eguneratzeko garaia heldu da eta zuengana jotzen dugu laguntza eske. Izan ere, litekeena da urtean zehar zenbait Euskara Zerbitzuren datuak aldatu izana, edo zerbitzu berriren bat sortu izana. Hala balitz, bidali aldaketak martxoan zehar posta elektronikoz eta apirilean argitaratuko dugu fitxategi eguneratua.
Izen-ematea zabalik
Gogoratu, bestalde, Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? izenburupean antolatu dugun Udaltopen XIII. edizioan izena emateko epea apirilaren 23an amaitzen dela. Prezioa 15 € da.