Atzealdea Euskara Zerbitzuen fitxategia eguneratzeko deia

2022/03/09

Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen fitxategia eguneratzeko saiakera egin nahi dugu datozen hilabeteetan. 2019. urtean ahalegin berezia egin zen fitxategia osatu eta datu guztiak (telefono zenbakia, helbide elektronikoa, helbide fisikoa, web orrialdea eta abar) zuen eskura jartzeko.

Orain, urtero egiten dugun bezala, datuak eguneratzeko ordua heldu da. Izan ere, litekeena da urtean zehar zenbait Euskara Zerbitzuen datuak aldatu izana, edo, zerbitzu berriren bat sortu izana. Hala balitz, bidali aldaketak martxoan zehar posta elektronikoz eta apirilean zehar eguneratuko dugu fitxategia.