2024/02/23
Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen fitxategia eguneratzeko saiakera egin nahi dugu berriro ere datozen hilabeteetan. 2019. urtean ahalegin berezia egin zen fitxategia osatu eta datu guztiak (telefono zenbakia, helbide elektronikoa, helbide fisikoa, web orrialdea eta abar) zuen eskura jartzeko, eta, 2021ean eguneratu egin genuen.
Orain, beste eguneratze bat egiteko garaia dela uste dugu, hiru urteko tarte honetan aldaketak izan direla aurreikusiz: datu aldaketak, zerbitzu berriak, eta abar tarteko. Zuen zerbitzuetan aldaketak izan badira, bidali eguneratutako datuak posta elektronikoz eta aurtengo jardunaldia bukatu ondoren eguneratuko dugu fitxategia.