Estibaliz Alkorta Barragánek (Lasarte-Oria, 1974) Ingenieritza Industrialeko ikasketak eta Enpresara aplikatutako Kalitate Kudeaketan Masterra egin zituen, eta Kalitatearen Kudeaketan auditorea eta Lan arriskuen prebentzioko teknikaria da.
2007tik 2011ra Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendaria eta 2008tik 2016ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. 2003tik gaur arte Lasarte-Oriako Udaleko EAJko bozeramailea da. Egun Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko zuzendaria da.
- Hitzaldia: Tokian tokiko haurren/gazteen kirol sistemetan euskararen erabilera areagotzeko eredu sistematizatuak pilotatzeko proiektua
- Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 11, 10:30tik 11:15era
- Laburpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak 2020an aurkeztu zuen KIROLEAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA 2021-2024, helburu nagusi honekin: kirolaren esparruan, 18 urte bitarteko gazteen euskararen erabileran eragitea, eremu soziolinguistikoak kontuan hartuta eta horietarako berariazko ekintzak zuzenduz. Proiektu hau 2022-2023 artean Aretxabaletan, Amurrion eta Zornotzan proba pilotu bat egiteko nahirekin sortu zen. Ondoren, bertatik ikasitakoak eta erabilitako gainerako herrietara zabaltzeko nahia du proiektuak xede nagusia hau izan du hasieratik, tokian tokiko haurren/gazteen kirol sistemetan euskararen erabilera areagotzeko, herri ezberdinetan aplikatzekoa izan daitekeen eredu bat sortzea.