Atzealdea Estibaliz Amorrortu Gomez

Estibaliz Amorrortu (Bilbo, 1969); Euskal Filologian lizentziatua Bilboko Deustuko Unibertsitatean (1992) eta Hizkuntzalaritza doktorea da University of Sounther Calinofornian (2000). Egun Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Moderno eta Euskal Ikasketen Saileko irakaslea da. Euskal Filologiako, Hizkuntza Modernoetako eta Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduetan ematen ditu eskolak, Soziolinguistika eta Hizkuntzen Didaktiken arloen inguruan.

Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: soziolinguistika, hizkuntza aniztasuna eta diskurtsoaren azterketa. Azken urteotan erdaldunen eta euskal hiztun berrien euskararekiko jarreren inguruan aritu da lanean. Ane Ortegarekin eta Jone Gorigolzarrekin batera Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak (2016) liburua argitaratu du.

Hiztun berriak eta hizkuntza ohitura aldatzea izena eman dion hitzaldia aurkeztu du.