Estibaliz Alkorta Barragánek Ingenieritza Industrialeko ikasketak eta Enpresara aplikatutako Kalitate Kudeaketan Masterra egin zituen, eta Kalitatearen Kudeaketan auditorea eta Lan arriskuen prebentzioko teknikaria da.
2007tik 2011ra Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendaria eta 2008tik 2016ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. 2003tik gaur arte Lasarte-Oriako Udaleko EAJko bozeramailea da. Egun Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko zuzendaria da.
Hitzaldia: Euskaraldiko lankidetza esperientzia txarretatik ere ikas genezake?
Eguna: maiatzaren 17an, 9:45etik 10:15era