Atzealdea Esther Lakasta Pérez-Ilzarbe

Esther Lakasta Pérez Ilzarde (Iruñea, 1966) Dindaia Fundazioaren sortzaileetako bat da Ricardo Ederrarekin batera (egun, beste ehun-bat lankiderekin ari da bertan lanean). 2004an izen zen, eta, aurrez, euskarazko eskolaz kanpokoak antolatzen hasi ziren Sortzen Elkartean.

Dindaia Fundazioan duen arduraz gain Basaburuko Udaleko alkate da 2015. urtetik. Hau dela eta, NUKF-eko Batzorde Betearazlean eta hainbat ordezkaritzetan aritzea suertatzen zaio.

Gurasoei esker euskaraz ikasteko aukera izan zuen San Fermin Ikastola sortu berrian. Haien euskaltzaletasunari esker Euskal Udalekuetako haur izan zen zazpi urtez Antzin, Bernedo eta Abaigarren; zortzigarrenean begirale joan zen Urdirozko udalekura.

Ikastolan aukera ez zegoenez, COU ikasketak Ermitagañako Navarro Villoslada institutuan egin zituen 1983-1984 ikasturtean. Ondoren, Psikologia lizentziatura ikastera joan zen Madrilgo UAM-era. Ikasketak bukatuta Aek-ko irakasle eta koordinatzailea izan zen Burlata, Atarrabia, Uharte, Alde Zaharra eta Antsoainen. Urte batzuetara Oinarriak Elkarteko koordinatzailea izan zen.

  • Hitzaldia: Aisialdia eta euskara, hori gara gu
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 12:25etik 12:45era
  • Laburpena: Dindaia Fundazioak aisialdian euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Txiki jaio ginen eta egunerokoan handitu gara, Nafarroan aisialdiaren arloan euskarak dituen beharrak ase nahian. Urte hauetan guztietan proiektu desberdinak garatu ahala gure jardueran ere bilakaera bat izan dugu; Hasiera batean eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen genituen, gaur egun sei proiektu multzo desberdin garatzen ditugu aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin: Aixe aisialdia eskolaz kanpokoen proiektua, jolas orduen dinamizazioa, egonaldiak, transmisioa, begiraleen formazioa eta Euskaraz kilika.