
2023/03/30
Izen-emate epea zabaldu ondoren, dagoeneko hasi zaizkigu lehen izen-emateak iristen. Dakizuen bezala, Udaltop euskararen herria osatzen duten instituzio ezberdinek antolatzen dute, eta ordezkarien adierazpenak jaso ditugu hiru minutu pasatxoko bideo batean.
Bertan, Euskal Hirigune Elkargoko, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko, hiru Foru Aldundietako eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariek aurtengo edizioaren berri ematen dute.
Gogoan izan, izena emateko epea zabalik dagoela maiatzaren 2ra arte. Matrikula formulario honetan bete behar da.