2022/03/25
Aste honetan izen-emate epea zabaldu ondoren, erakunde antolatzaileetako ordezkarien adierazpenak jaso ditugu sei minutuko bideo batean. Bertan, Euskal Hirigune Elkargoko, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek gaiari heltzeko garrantzia azpimarratu dute; Foru Aldundietako ordezkariek, berriz, egitaraua xehetu digute; eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariak parte-hartzeko gonbidapena luzatu du.
Gogoan izan, izena emateko epea zabalik dagoela maiatzaren 3ra arte. Matrikula formulario honetan bete behar da.