Atzealdea Eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko argitalpena osatu dugu, udaletarako zenbait gidalerro bilduz

2023/01/23

Aurreko edizioko Udaltopen, 16 urte bitartekoentzako hizkuntza-politika egokia antolatzeko zer eta nola egin galderari erantzuteko programa landu genuen. Eskola orduz kanpoko jarduera antolatuetara begira jardun genuen, euskararen erabilera sustatzeko gidalerro nagusiak zeintzuk izan zitezkeen lantzeko helburuarekin.

Bi egunetan hizpide izan genituen oinarriak jaso ditugu gidalerro batean (jaitsi hemen). Udaletarako zenbait gidalerro eskola-orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko izenburupean, Eskolak bakarrik ezin badu… zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza-politika egokia antolatzeko? galderari zenbait argibide ematea da argitalpenaren xedea.

Besteak beste, udalek zer egin dezaketen jasotzen da; esku-hartzeko gida-lerroak ematen dira; aurrera begirako proposamen bat aurkezten da, edota, praktika on batzuk zerrendatzen dira. Dokumentua, webgunean deskarga daiteke.

2023an, jarraipena

Aurtengoan, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak XV. edizioa izango du eta aurrekoaren jarraipena izango da. Iaz, udalerrian 16 urte bitartekoentzat udalerrietan hizkuntza-politika egokiak antolatzeko oinarri teorikoak izan bagenituen hizpide, aurtengoan praktika onak ekartzea izango da helburu nagusia.

Momentu honetan egitaraua osatzeko lanean ari gara eta laster izango duzue gure berri. Proposamenen bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan”.