
Ione Josie Danjou (Donibane Lohizune, 1976) Frantses Literaturan lizentziaduna da Paueko Unibertsitatean, eta Euskal Ikasketen masterra egina du Baionako Unibertsitatean. Euskarari eskaini dio bere ibilbide pribatu eta profesionala. Euskalgintzan lehenik, Euskal Konfederazioan, Uemarekin partaidetzan, herriko etxeen lehen normalizazio planak bideratuz (2001-2006), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren Baionako bulegoetan ondotik (2007-2014), tokiko egitura publikoetako euskara zerbitzuan (Errobi herri elkargoa) eta Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politika zuzendaritzan, herriko etxeen politiken laguntza zerbitzuburu ondotik (2014-2022). Egun, Urruñako euskara zerbitzuko zuzendaria da. Bere ibilbidean zehar, Gatuzain argitaletxeko, Info7 irratia kudeatu izan duen Azti-Begia elkarteko eta On! elkarteko zein Piarres Lartzabal kolegioko ko-lehendakaria da. Euskal Irratietan, Kazeta.info eta Iparraldeko Hitza-n ere kolaboratzaile izana da.
- Hitzaldia: Nola eragin euskararen alde, lege babesik gabe?
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 11:30-12:30
- Laburpena: Justizia linguistikoak bi kontzeptu juridiko mobilizatzen ditu. Alde batetik hizkuntza eskubideak aintzat hartu behar dira, eta justizia linguistikoa eskubide desberdinen arteko kontziliazio ariketa batean kokatzen da. Bestetik, dei egiten dio politika ekitatiboei eta arriskuan edo diskriminatuta dagoen hizkuntzaren babesari. Ipar Euskal Herrian, zoritxarrez, bi kontzeptu juridiko horiek ukatzen zaizkio euskarari. Egoera horren inguruko hausnarketa eskainiko dute Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza politikako zuzendariak eta bi Herriko Etxeetako euskara teknikarik.