Soziologia, komunikazio zientziak eta soziolinguistikan diplomatua da. 12 urtez euskara teknikari lanetan ibilia, Lapurdiko hiri batean. Gaur egun, Plazara kooperatibaren sortze lanetan murgildua beste 5 pertsonekin batera (euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen duen diziplinarteko kolektiboa da Plazara). Euskalgintzako hainbat dinamiken sortzailea: Mintzalasai, BAM, Erabil kolektiboa, Baionako Euskararen etxea… Gaztaroan, kulturgintzan, ikerketan, internazionalismoan eta herrigintzan aritua.
Bestalde, Euskal Konfederazioaren ordezkarietako bat izan da, Iparraldean, Euska-raldia sustatzeko Topagunearekin batera. Gaztaroan, kulturgintzan, ikerketan, internazionalismoan eta herrigintzan aritua, EHZko kide aktibo gisa edo dantzari gisa.
Soziolinguistikaz asko idatzi eta hitz egin du: UEU, Gaindegia, Berria, Irratiak, Soziolinguistika klusterra, Topagunea…):
- “Ipar Euskal Herriko argazki soziodemografikoa” 2009.
- Erdaldunak aktibatzeko diskurtsoak. Mintzalasai eta BAM! maila diskurtsiboan eta Euskararen erronkak (2018. Bat aldizkaria).
- Erabileraren aroa. Begirada bat Ipar Euskal Herritik (2019. Bat aldizkaria).
2020an, “Ongi etorri: euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa” izeneko lanarekin Hausnartu-Txillardegi saria irabazi zuen.
- Hitzaldia: Ongi etorri euskararen munduetara: nork nori? Begirada (komunitario) bat Ipar EHtik
- Eguna eta ordua: Maiatzak 17, 9:00-9:30
- Laburpena: Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa hiruko legearekin aurkezten ahal genuke: 3 lurralde – 3.000km² - 300.000 biztanle – Urtero 3.000 pertsona etortzen dira kanpotik bizitzera. Badu zenbait hamarkada orain politika publikoek Ipar Euskal Herriaren erakargarritasuna dutela obsesio; turismo, enpresen kongresu edo Sud Ouest giroko festen promozioarekin, karta postal eder baten irudia landua izan da ikaragarriko diru publikoa mobilizatuz. Badu zenbait urte orain biztanleriaren emendatzea saldo migratorioen ondorio dela. Pandemia biharamunean, herri eta hirietan behatzen ziren aldaketak azeleratu direla dirudi. Zer ondorio du horrek hizkuntza eta kulturarentzat? Zertan desberdintzen dira Ipar EHko etorri berriak eta Hego EHkoak? Noiz arte gira etorri berri? Nork, noiz eta nola antolatu harrera? Nora eta zertara etorri dira auzo berri hoiek? Euskal Herriko ertz batetik ostegunean hasitako gogoetei segida ematen saiatuko gira.