
Javier Enériz Olaechea (Iruñea, 1959) Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1982) eta Zuzenbidean doktorea Donostiako Zuzenbide Fakultatean (1989). Horrez gain, Enpresen Goi Mailako Ikasketen Institutuko Zuzendaritza Orokorreko programa egin zuen (1991). Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko Lurralde Politika eta Garraio Sailan Zuzenbidean lizentziatu gisa aritu zen, oposizio bidez.
1986an Nafarroako Gobernuko funtzionario bihurtu zen oposizio bidez, Administrazio Publikoko teknikari (adar juridikoa) lanpostuan.
1994an Nafarroako Administrazio Auzitegiko bokal kargura igo zen, Zuzenbidean lizentziadun funtzionarioen artean egindako merezimendu-lehiaketa bidez.
1987 eta 2007 artean Nafarroako Gobernuan zuzendaritza eta erantzukizuneko hainbat kargu bete zituen, eta 2007an Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Ararteko izendatu zuen; kargu hori hamabost urtez bete zuen, 2022ko martxora arte.
8 libururen eta Zuzenbideari buruzko 31 liburu-kolaborazioren egilea da. Halaber, 60 artikulu juridiko baino gehiago idatzi ditu, besteak beste, Nafarroako foru-araubideari, Nafarroako euskararen araubide juridikoari, herritarren eskubideei, funtzio publikoari, toki-administrazioari, lurralde-antolamenduari, hirigintzari, etxebizitzari, ingurumenari, Europar Batasunari, kontratuei eta Arartekoaren instituzioari buruz.
Nafarroako historia hobeto ezagutzeko izan duen jakin-min intelektualak gai hauei buruz idaztera ere eraman du berriki: baskoiak, Iruñeko eta Nafarroako erresumen jatorriak, agramontarrak eta beaumontarrak, Nafarroaren konkista Fernando Katolikoaren eta Karlos I.aren garaian, XVIII. mendeko absolutismoa, XIX. mendeko liberalismoa eta gerra karlistak, Nafarroako erresumaren desagerpena eta Nafarroaren probintzia foral bihurtzea, I. Errepublika, II. Errepublika, 1936ko altxamendu militarraren ondorengo errepresioa eta 1975-1984 arteko trantsizio politikoa.
- Hitzaldia: Zer eman du, zer eman dezake eta zer ezingo du eman Euskararen Legeak?
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 09:00-10:00
- Laburpena: Laster argitaratuko dugu.