2019/02/10
Gure albisteen berri jaso posta elektronikoz
Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa hamaikagarren edizioa 2019ko maiatzaren 16an eta 17an egingo da, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Data iragarpena egin ondoren, egitaraua noiz aurkeztuko den argitzea falta da.
Momentu honetan, antolamendu batzordean egitaraua ixteko lanean gabiltza buru-belarri. Ongi bidean, martxoaren bukaera aldera aurkeztuko da egitaraua, eta ldi berean zabalduko dugu izena emateko epea. Oraingoz ezin dugu data zehatzik aurreratu, baina finkatzen dugunean webgune eta sare sozial bidez iragarriko dugu. Adi egon!