2021/04/19
Bi aste pasatxo geratzen dira Udaltopen XIII. edizioari hasiera emateko. Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko izenburupean, udaletatik eragiteko gakoak ematea izango da aurtengo xede.
Horretarako, bederatzi hitzaldi eta talde-lana biltzen dituen egitaraua osatu dugu. Hain zuzen, aste honetan itxi dugu egitaraua, lanera sartzeko harrera protokoloen berri bideo-testigantza bidez emango duten hiru egitasmoak zehaztuta: Igorreo Batz enpresa, Azpeitiako Udalak sortutako Elegune ekimena eta Euskal Moneta Elkartea.
Izen-ematea, ostiralera arte
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea ostiralera arte, apirilaren 23ra arte, egongo dela zabalik. Prezioa 15 € da.