2022/04/27
Udaltopen XIV. adizioa ate-joka daukagu, eta dagoeneko egitaraua guztiz finkatu dugu. Martxoan argitaratu genuenaren antzekoa bada ere, zenbait nobedade jasotzen dira.
Aipagarrienak bi dira: batetik, Xan Aire Seaska-Ikastolen elkarteko ordezkaria izango dugula gure artean. Ipar Euskal Herrian haur eta nerabeen euskarazko errealitatea hobetzeko gakoak emango ditu Seaskako ordezkariak, beti ere bere ikuspegitik.
Bestalde, hitzaldi eta hitzaldi artean aurtengo gaiarekin lotura duten praktika onak ezagutzeko aukera izango da, bideo-testigantza bidez. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako testigantzak jaso ditugu, eta esperientziak bideo laburretan ezagutzeko aukera izango da.
Azken egunak izena emateko
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela maiatzaren 3ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira; hamalaugarren edizioa Manuel Lekuona Kultur Etxean (65 €, bazkaria eta bi egunetako hamaiketako barne) edo online jarrai daiteke (15 €).