Atzealdea Edurne Otamendi Garmendia

Edurne Otamendi Garmendia Donostian jaio zen, 1965eko maiatzaren 2an. Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua da, kazetaritza alorrean eta, egun, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren burua da.

Lan ibilbidea:

  • 1989-1994 bitartean komunikazio aholkularitzaren esparruan jardun zen zenbait enpresetan.
  • 1994tik, bere sorreratik, 1997 arte, Irutxulo Donostiako euskarazko astekarian zuzendari eta erredaktore lanak egin zituen.
  • 1997tik aurrera, Donostiako Udalean ari da hizkuntza normalizazio lanetan. Hasieran, Euskararen Udal Patronatuan eta gaur egun Euskara Zerbitzuan. 2003az geroztik arduradun gisa.

  • Hitzaldia: Udalerrietan 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egiteko tresnak?
  • Eguna eta ordua: 2022ko maiatzaren 13an, 10:30etik 11:15era
  • Laburpena

Haur eta nerabeen euskarazko komunikazio-gaitasuna hobetzeko eta erabileran aurrera egiteko, nahitaezkoa da eskola-komunitate osoko eragile instituzional eta sozial guztien inplikazioa. Udalek ikuspegi berri baterantz jarri behar dugu begirada: egingarria al da 16 urtetik beherako haur, nerabe eta gazteentzat, eskolako irakaskuntzarekin eta eskola-orduz kanpoko udalerriko jarduera guztiekin euskarazko ekosistema bat sortzen joatea? 

Sailen arteko praktikek erakusten digute koordinazioa ezinbestekoa dela, eta, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Hizkuntza Politikaren arteko estrategia bateratua, koordinatua eta bata bestearekiko osagarria behar dugun bezalaxe, haur eta nerabeengandik hurbilen dagoen errealitatera jaitsi behar dugula: auzo-mailara eta hezkuntza-sare ez-formala osatzen duten pertsonetara.