Atzealdea Dorleta Martinez de Albeniz Perez

Gasteizen 1990ean jaioa. Lehen hezkuntzan diplomatua (EHU); Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleniztunetan masterra (EKOMU). Aisialdiko begirale titulua.

Ludoteka eta Jantokiko hezitzailea izan da urte askotan 2018. urtean GEU elkartean lanean hasi zen arte. Bertan, Mintzalagun egitasmoko arduraduna izan da eta orain aisialdiko teknikari lanetan dabil. Arabako Gazteria zerbitzuko “Euskalaka” udalekuetako korrdinatzailea izan da 2019, 2021 eta 2022 urteetan.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak sustatutako eta argitaratutako “Hau jolasa baino gehiago da” eta “Ludoteketan euskararen erabilera sustatzen” gidan oinarritutako formazio saioen emaile.

  • Hitzaldia: Hezitzaileak erdigunera, hau jolasa baino gehiago da!
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 11:55tik 12:15era
  • Laburpena: Saioan Hau Jolasa baino gehiago da izeneko gida aurkeztu nahi dugu. Gida 2017an sortu zuen Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Udalarekin, eta euskara eta aisialdi arloko hainbat eragile eta aditurekin batera. Helburua zen aisialdian, eta bereziki udalekuetan, euskararen erabilera sustatzeko erabiltzen ziren estrategiak, jarraibideak eta teknikak jasotzea eta sistematizatzea. Eduki horiek formazio saioen bidez zabaldu dira urtez urte orduz geroztik. Ponentzian gidaren edukiak azaltzen dira eta formazioa saioen nondik norakoen berri ematen da.