Atzealdea Colin H. Williams

Colin

Colin H. Williams Cardiff University-ko Welsh School-eko Sozioliguistikako ikerketa irakaslea izan zen eta egun ohorezko irakaslea da. Horrez gain, St Edmund's College-ko Von Hűgel Institute-ko (Cardiff University) kide gonbidatua eta ikerlari seniorra da. Bertan, gatazka osteko berreraikitze eta adiskidetzean espezializatu da. 

Bere ibilbide profesionalean unibertsitate ugaritan irakaslea izan da: Pennsylvania State University, Oxford University eta University of Ottawa-n adibidez. Bestalde, Ipar Amerikako eta Europako gobernuen aholkularia izan da gutxiengoen gaietan eta gaur, Galesko Gobernuaren aholkularia da Hizkuntza Ofizialaren Estrategian.  

Hitzaldia: Gizarte aktibazioa eta hizkuntza-ohituren aldaketa Galesen

Data: maiatzaren 17an, 9:30etik 10:30era.