Atzealdea Bruselako Flandestar komunitatearen ordezkaritza baten bisita

2023/04/23

Aurreko edizioan Kataluniako Consorci per a la Normalització Lingüística erakunde publikoko hizkuntza normalizazioko teknikariak gure artean izan bagenituen, aurten Bruselako Flandes komunitatearen ordezkaritza bat izango dugu gure artean. Hain zuzen, Assembly of the Flemish Community Commission-eko zortzi parlamentari eta bi laguntzaile.

Maiatzaren 8tik 12ra bitartean izango dira Euskal Herrian; bisitaren ardatza “eleaniztasuna, hezkuntza eta erakundearen ezagutza” direla azaldu du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta, besteak beste, Eusko Legebiltzarra, Euskaltzaindia, EITB, AEK, Topagunea, Etxepare Institutua eta Udaltop bisitatuko dituzte.

Belgikak egitura administratibo eta instituzional berezia dauka. Hiru eskualdetan antolatua dago (Flandria, Balonia eta Brusela). Halaber, hizkuntza komunitateen araberako egiturak ere badituzte. Bruselaren kasuan, eskualde bezala, Parlamentua eta Gobernua dituzte. Baina Bruselan bi hizkuntza komunitate existitzen direnez (flandestarrak eta frankofonoak), bai Parlamentu horren barruan eta baita Gobernuaren barruan ere hizkuntza komunitate bakoitzak bere ordezkaritza dauka: Assembly of the Flemish Community Commission of Brussels-Capital Region (Udaltp ezagutzera etorriko direnak) eta Brussels Francophone Parliament.

Lotura honetan informazio gehiago.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela maiatzaren 2ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Hauxe da prestatu dugun egitaraua