2023/05/10
Udaltopen XV. edizioa ate joka daukagu. 24 orduren bueltan, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeak bi eguneko jardunaldia hartuko du. Guztira, 240 lagunek jarraituko duzue Udaltop, 155 inguru zuzenean eta beste 85 streaming bidez.
Jardunaldia Agustin Valdivia Calvo Lasarte-Oriako alkateak zabalduko du, parte-hartzaileei ongi-etorria eginez. Eta jarraian, Bingen Zupiria Gorosti, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria; eta, Jon Antxordoki Rekondo, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara saileko burua izango dira. Ondorioz, lehenengo hitzaldia zertxobait atzeratuko da.
Streamingerako loturak
Udaltop online jarraitu behar duzuenontzat, atzo partekatu genituen loturak. Eta, gaur, talde-lana osatzeko formularioa partekatuko dugu. Ez badituzue loturak jaso, jarri gurekin harremanetan e-posta bidez.