Bingen Zupiria Gorostidi 1961. Urteko apirilaren 9an jaio zen, Hernanin. Filosofian eta Letretan Lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea, 1984), orduz geroztik prestakuntza ematen eta formazioa jasotzen aritu da:
- Filosofia eta Letretan Lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, 1984an
- Mondragon Unibertsitateko Masterduna (MBA 2002, Otalora), Enpresa Kooperatiben Zuzendaritzan
- 2005etik 2007ra, Enpresa, Erakunde eta Ikusentzunezko Komunikazioko EiTB-Deusto Masterraren (Master Ofiziala) Zuzendaria.
- 2007-2009. HUHEZIn, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikaziozko 4.mailako irakaslea.
- Mikro Konpetitibitate Kurtsoa, MOC (2008). Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutua.
- 2010: EHUko Berrikuntza eta Ezagutzarako Kudeaketa masterraren irakaslea.
Era berean, ibilbide profesional oparoa garatu du:
- 1983-1989 (1983ko abendua – 1989ko abuztua): Euskal Telebistaren Albistegietako Erredaktore burua
- 1989-1999 (1989ko iraila - 1999ko martxoa): Eusko Jaurlaritzako Prentsa Bulegoaren Zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako komunikazioaren arduradun zuzena, Jose Antonio Ardanza Lehendakariaren esanetara eta Eusko Jaurlaritzaren Prentsa Bulegoaren Koordinatzailea.
- 1999-2009 (1999ko maiatza – 2009ko Ekaina): Euskal Telebistaren Zuzendaria.
- 2009 (uztaila – azaroa): ETBko Fiziozko telesailen gidoien arduraduna
- 2009-2016: kolaboratzailea hainbat komunikabideetan: DEIA, Ser Katea (“Hoy por hoy” eta “La ventana Euskadi” irrati saioak), Radio Euskadi eta Euskadi Irratia
- 2009-2012: G-Quest enpresaren (Gizarte Ikerkuntza, Marketin estrategikoa eta Komunikazioa) Zuzendaria.
- 2012-2016 (2012ko martxoa – 2016ko azaroa): DEIA egunkariko zuzendaria.
- 2016ko azarotik gaur arte Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
- 2020ko irailetik gaur arte Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea
Udaltop 2022:
- Hitzaldia: Zer egin behar dugu EAEn 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokiagoa antolatzeko?
- Eguna eta ordua: 2022ko maiatzaren 12an, 9:15etik 10:00etara