2020/05/21
Udaltop amaitu eta biharamunean bidali genuen Gogobetetze inkesta bidaltzeko epea bihar amaitzen da, maiatzaren 22an. Bertan, aurtengo jardunaldia baloratzea eskatzen zaizue: jardunaldia, oro har; hitzaldiak; hobetzeko iruzkinak; … Eta nahi izanez gero, Jon Sarasuak eta Leire Canciok egindako gogoetaren inguruko hausnarketa, edo ekarpena, egiteko aukera izango duzue.
Gogobetetze inkestaren emaitza datorren astean plazaratuko dugu, jasotako balorazioak aztertu ondoren. Oraindik ez baduzue inkesta bete, hartu bost minutu eta lagundu gaitzazue hobetzen.