2023/04/28
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldiez gain, aurtengo edizioan ere zenbait testigantza bideoz jasoko dira. Grabazioak aste honetan egin ditugu eta, momentu honetan, edizio lana egiten gabiltza Udaltopen ikus ahal izateko.
Hiru dira, hain zuzen: ostegunean, Aritz Olagaik KEES Metodologia azalduko du; eta, Elhuyarreko Juanjo Perezek, Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunak, Zarauzko Udalako Maite Etxanizek eta Orioko Udaleko Jabier Zabaletak Eskola Kiroleko entrenamendu eta partidetan egindako euskararen erabileraren neurketen inguruko xehetasuna emango dituzte.
Ostiralean, berriz, Nafarroa Beherako Ortzaize herrian 2022ko irailean abiatu zuten Kirola Euskaraz Ahoan ekimenaren berri emango digute sortzaileetako bik, Antton Seychalek eta Lore Etxeberriak.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea datorren maiatzaren 2an itxiko dugula, beraz, datorren asteko asteartea izango duzue azken eguna izena emateko. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Hauxe da prestatu dugun egitaraua.