Atzealdea Beñat Garaio Mendizabal

Hasiera batean hezkuntza-arloan formatu ostean, Londreseko SOAS Unibertsitateko “Language Support and Revitalization” masterra (merituzko aipamena) eta “HIZNET Hizkuntza Plangintza” graduondokoarekin hasi zen soziolinguistikan trebatzen. 2022an amaitu zuen doktore tesia Bikain Cum Laude kalifikazioarekin, EHUko ELEBILAB ikerketa taldean.

Pasioz bizi ditu euskara eta hizkuntzen biziberritzea eta horri eskerrak ekimen ugaritan hartu du parte, bai ikerketa-eremuan (Eusko Ikaskuntzako "e5" egitasmoaren dinamizatzailea eta Sozio-linguistika Klusterra, besteak beste), bai antolakuntzan (hala nola, HIGA!, Euskarabentura eta Hitz Adina Mintzo). Esperientzia horietatik guztietatik ikasteko aukera izan du eta aldi berean era-gile eta errealitate ugari ezagutu ahal izan ditu, nahiz Euskal Herrian zein atzerrian. Halaber, 2014tik hona 60 lanetik gora argitaratu ditu eta beste horrenbeste aurkezpen egin. Gai-nera, lau ikerketa-sari ere irabazi ditu, azkena Koldo Mitxelena Euskarazko Tesi onenaren VIII. Saria.

Gaur egun freelance bezala dabil hainbat erakunderentzako ikertzaile eta proiektu garatzaile lane-tan, horretarako berariaz sortu duen Biziherri IGB elkarte zibilaren bitartez.

  • Hitzaldia: Aisialdia eraldatzeko bidean proposamen batzuk: ariketa, ikerketa eta hizkuntza-lankidetza
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 11n, 9:05etik 10:00etara
  • Laburpena: Udaltopek azkenengo ekitaldietan oinarri sendoak finkatu ditu aisialdia euskararen biziberritzerako akuilu garrantzitsua izan dadin, are gehiago haur eta gazteen kasuan. Aurkezpen honetan egileak hainbat gertuko gako proposatu nahi ditu, bai ekimen zehatzetako esperientziak azalduz, bai hainbat ikerketetan jasotakoa partekatuz, bai Euskal Herritik kanpoko lan-ildo batzuk ekarriz. Proposamen horiek guztiak gaur egun esku artean ditugun erronka ezberdin horietarako lagungarriak izatea espero da, hala nola, aisialdiaren diagnostikoa eta ekimenen sorrera eta egonkortzea.