
2025/05/16
Datorren ostegunean hasiko den hamazazpigarren ediziorako behin betiko egitaraua itxi eta webgunean argitaratu dugu. Hitzaldi eta hizlari guztiak zehaztu ondoren hitzaldien osagarri grabatu ditugun bideo-testigantzak jasotzen ditu egitarauaren azken bertsioak.
Guztira, lau bideo-testigantza labur proiektatuko dira: aurrez iragarri bezala, Jon Sarasuarekin egindako elkarrizketa; Arrosadiko libertimenduaren berri ematen duena, Telp tailerraren inguruko xehetasunak ematen dituena eta, azkenik, Barkoxeko pastoralean eta Angeluko kabalkadan euskara sustatzeko lanketaren berri ematen duena, azken hori bitan banatuta.
Pasahitzak, e-postaz
Egunean zehar, aurtengoa pantailaz bestaldera ikusteko izena eman duzuenok jardunaldia online jarraitzeko pasahitzak jasoko dituzue, baita jarraibideak ere. Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan e-posta bat idatziz.