2024/05/07
Hamaseigarren Udaltoperako behin betiko egitaraua itxi eta webgunean argitaratu dugu. Hitzaldi eta hizlari guztiak zehaztu ondoren (Javi Pérez Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren zuzendaria izan da batzen azkena), hitzaldien osagarri grabatu ditugun bideo-testigantzak jasotzen ditu egitarauaren azken bertsioak.
Guztira, zazpi bideo-testigantza labur proiektatuko dira: tartean, lurralde ezberdinetan egiten ari diren praktika onak ezagutzeko aukera izango da, edota, aditu ezberdinekin grabatutako elkarrizketak.
Izen-ematea, itxita
Aurreko astean iragarri genuen bezala, izen-emate epea itxita dago eta webgunetik izen-emate atala kenduta. Izen-ematearen inguruko argibideak e-postaz eskatu eta ahalik eta azkarren jarriko gara zuekin harremanetan.