Atzealdea Bazkaria eta urtean behin lehiaketa, Araetan

2024/04/12

Azkeneko edizioetan bezala, Araeta jatetxearen eskutik izango ditugu Udaltopeko bazkaria eta bi goizetako kafe-zerbitzuak. Menua ere adostuta dago: hegaluze marmitakoa; sekretu iberikoa patata frijituekin eta Oporto erredukzioarekin; eta, bukatzeko, txokolate tarte bainila helatuarekin.

Nahi izanez gero, menu begetariano edo beganoa eskatzeko aukera ere badago. Horretarako, aitor@kulturatelier.eus helbide elektronikora idatzi behar da (eskaerak jasotzeko azkeneko eguna maiatzaren 8a da). Bazkalostean, Egunean behin ez, baina urtean behin? galdera-erantzunen lehiaketako hirugarren edizioa izango da, sari eta guzti. Beraz, telefono mugikorrak beharrezko bateria-kargarekin ekarri.

Bestalde, gogorarazi nahi dugu azkeneko bi urteetan lapurretak izan direla Araetako parkingean. Beraz, komenigarria da kotxe barruan ezer ez uztea agerian. Jardunaldian, bazkaltzera joan aurretik, errepikatuko da oharra.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua