Atzealdea Azkeneko egunak izena emateko

2019/04/29

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen XI. Topaketan izena emateko epea datorren ostiralean, hilak 3, amaituko da. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 65 € da.

Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izenburupean elkarlan ereduak eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dira Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo den topaketan. Euskaraldiak ere, aurreko bi edizioetan bezala, izango du bere protagonismoa.

Hitzordua maiatzaren 16an eta 17an izango da, eta hauxe prestatu dugun egitaraua