Atzealdea Aurtengo menuan, rissottoa eta txerri saiheskia

2023/04/20

Azkeneko edizioetan bezala, Araeta jatetxearen eskutik izango ditugu Udaltopeko bazkaria eta bi goizetako kafe-zerbitzuak.

Menua ere adostuta dago: txipiroi eta onddo rissottoa, txerri saiheskia patata-frijituekin, gazta-tarta helatuarekin eta kafea. Nahi izanez gero, menu begetariano edo beganoak eskatzeko aukera ere badago. Horretarako, aitor@kulturatelier.eus helbide elektronikora idatzi behar da (eskaerak jasotzeko azkeneko eguna maiatzaren 5a da).

Bazkalostean iazko jolasa errepikatuko dugu. Egunean behin ez, baina urtean behin? galdera-erantzunen bigarren edizioa izango da, sari eta guzti. Beraz, telefono mugikorrak beharrezko bateria-kargarekin ekarri. 

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela maiatzaren 2ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Hauxe da prestatu dugun egitaraua