
2026/02/27
Justizia linguistikoa izango da aurtengo jardunaldiko ardatza. Justizia linguistikoa oso gai zabala da, askotariko erpinak ukitzeko aukera ematen duena. Gaia kokatzeko, ordea, oinarri teorikoetatik abiatuko gara, eta, dagoeneko lotu ditugu aurtengoari marko sendoa jarriko dioten hitzaldiak.
Bi egunetan zehar, justizia linguistikoa ikuspegi filosofiko eta politikotik lantzeko ahalegina egingo da, eta, besteak beste, hizkuntza gutxituak indarberritzeko oinarri etiko eta politikoak azalduko dira, oinarri horiek hizkuntza-politiken marko teoriko eta praktikoetara nola ekarri azalduko da, araubideetan nola islatu…
Hitzaldi nagusiak lotuta, egitarau osatzeko gainontzeko hitzaldiak lotzen gabiltza, eta, laster izango duzue horien berri. Bitartean, gure buletinaren bidez jasoko dituzue aurtengo edizioko albiste gehiago.