
2025/05/12
Azkeneko edizioetan bezala, Araeta jatetxearen eskutik izango ditugu Udaltopeko bazkaria eta bi goizetako kafe-zerbitzuak.
Menua ere adostuta dago: barazki eta perretxikoekin beteriko hostopila, onddo saltsarekin; behi saiheskia patata frijitu eta ardo beltz erredukzioarekin; eta, bukatzeko, gazta-tarta. Menu eskaera bereziak egiteko, gurekin jarri harremanetan e-posta bat idatziz (eskaera egiteko azkeneko eguna maiatzaren 19a da, eguerdiko 12:00etan).
Araeta jatetxera autoz gerturatzekoak bazarete, komenigarria da kotxe barruan ezer ez uztea agerian, lapurretak ekiditeko. Jardunaldian, bazkaltzera joan aurretik, errepikatuko da oharra.