Atzealdea Aurkezpen prentsaurrekoa, bideo erreportajean

2019/04/01

Joan den martxoaren 29an Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa aurkeztu genuen Donostian. Bertan, hamaikagarren edizioaren egitaraua eta bestelako xehetasunak eman genituen.

Prentsaurrekoa Beñat Arrabit Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politikarako arduradunak, Estitxu Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak eta Mikel Arregi Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak eskaini zuten. Ikus-entzunezkoan, haien hitzak laburtu ditugu eta gainontzeko erakunde antolatzaileen (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udala) ordezkarien hitzak bildu ditugu.