Atzealdea Asier Aranbarri Urzelai

Asier Aranbarri

Asier Aranbarri Urzelai (Azkoitia, 1972) legelaria da lanbidez. Azkoitiko alkatetzan (2003-2011) eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJko bozeramaile (2003-2011) bizitzaren zati bat emanda, EHUko Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitate Masterra egin eta, jarraian, doktoregoko tesia egiten hasi zen, “Euskal erakunde sistemaren berritzea: itunean oinarritutako maila anitzeko eta izaera horizontaleko gobernantza eredu bateruntz. Bikoizketa, bateratze eta eraginkortasun-ezen azterketa eta irtenbide posibleen proposamena” izenekoa, Juan Ignacio Ugartemendiak zuzenduta.

 

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako aholkularia da –baita Euskararen Normalkuntza Taldearen Arduraduna ere– Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea da “Gobernua, Enpresa eta Diplomazia” irakasgaia ematen duelarik.