Aritz Olagoi Olazabal (Donostia, 1978) Psikologian Lizentziatua da eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian espezializatuta dago. Bere ibilbide profesionala psikologiaren, kirolaren eta euskararen inguruan burutu du.
Kirolean Euskaraz egitasmoaren bidez 2014tik kirolaren bidez euskararen erabilera sustatzeko aholkularitza eta formazioak eskaintzen ari da. Gaur egun, Donostiako Udalaren KEES Metodologia egitasmoko koordinatzailea da eta antzeko egitasmoak sustatzen dihardu Hernani, Aretxabaleta eta Arrigorriagako zenbait kirol elkarteetan.
- Hitzaldia: KEES Metodologia (bideo testigantza bidez).
- Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 11n, 10:30tik 11:15era
- Laburpena: KEES, Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko egitasmoa, haur eta gazteek euskaraz kanpoko kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzeko metodologia bat da. Kirol hezitzailea-entrenatzailea du ardatz, bera baita entrenamenduan zehar euskararen erabilera sustatzeko arduradun nagusia.