Atzealdea Aritz Martínez de Luna Urzelai

Aritz Martínez de Luna Urzelai (Gasteiz, 1981) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, Marketin eta Zuzendaritza Komertzialean espezialitatea egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala euskara, publizitate eta komunikazio arloetan burutu du.

GEU Gasteiz Euskalduna Elkarteko kidea eta, 2015an proiektua martxan jarri zenez geroztik, Arabako Alea Komunikazio Taldeko kudeatzaile eta zuzendaria. ALEA kazetaritza proiektua abiaraztearekin batera, TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneko administrazio kontseiluko kidea ere bada, eta 2018az geroztik, baita Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaritza batzordeko kidea ere. ALEAren ordezkaritza lanetan, Arabako Foru Aldundiko Euskara Batzordeko kidea da eta baita Gasteizko Udaleko Euskara Elkarguneko partaidea ere.

Hitzaldia: Etxealdi garaiko zenbait ekimen interesgarri

Eguna: maiatzaren 14an, 12:25etik 12:40era.

Laburpena:

Hedabideek, eta kasu konkretu honetan euskal hedabideek, inoizko daturik onenak eskuratu dituzte bizi dugun osasun larrialdi egoeran; baina, zer dela eta izan dute horrelako igoera? Sare sozialak borborrean izan dira aste luze hauetan, whatsapp taldeak sutan eta sakelekoak eskutik gehiegi aldendu gabe izan ditugu denbora gehienean. Albiste, zurrumurru, faltsukeria eta kaos informatiboaren eraginez, informazio gosez izan dira herritarrak. Eta hedabideak, halabeharrez, gose hori asetzeko asmoz lanetan.