Soziologian lizentziatua (EHU). Espezialista Unibertsitarioa Migrazioetan (EHU) eta Hizkuntza Plangintzan (HIZNET). Unibertsitate Masterra Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiketan (NUP).
Euskararen Kontseilua eta Eusko Jaurlaritzaren artean, 2005 urtean, garatutako “Ikasle etorkinak murgiltze ereduetara erakartzeko” egitasmoaren koordinatzailea.
Kontratatutako ikerlaria EHUn, “Aniztasuna, Identitateak eta Migrazioak Gipuzkoan eta Euskal Herrian” proiektuan.
Tutorea HIZNET graduondokoan.
Soziolinguistika Klusterreko ‘Hausnartu’ 1. saria 2016 urtean.
Gaur egun, Udal Euskara Teknikaria Berriobeitiko Euskara Zerbitzuan.
Fitxa biografikoa
ZAPATA, Mario (2006). Etorkinak eta hizkuntza-ereduak, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Ar-gitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.
ZAPATA, Mario (2006). “Etorkinak eta hizkuntza-ereduak”. Jakin aldizkaria 154 (2006) 57-66.
ZAPATA, Mario (2008). “Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak” in Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak, Bilbo: Ikuspegi.
ZAPATA, Mario (2011). “Euskara eta immigrazioa» in EAEko immigrazioari buruzko 2010eko urte-karia. Zarautz: Ikuspegiak, 123-132.
ZAPATA, Mario & ALBITE Pedro (2013). “Jatorri-aniztasuna eta hizkuntzak, estaturik gabeko na-zioetan. Euskal Herriaren kasua”. INGURUAK, Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizka-ria, 55-56 (2013), 1656-1665.
ZAPATA, Mario (2013). Aniztasunaren gida = Guía de la diversidad = Guide de la diversité, Bilbo: Gite-IPES. (hemen)
ZAPATA, Mario (2017). “Administrazioz kanpoko harrera-eragileak eta hizkuntzen trataera, euska-raren eremu geolinguistikoan”. Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 102 (2017) 11-34.
ZAPATA, Mario (2020). “Migrantzaileen harrera linguistikoa”. Hermes aldizkaria, 65 (2020), 78-86. (hemen)
ZAPATA, Mario (2021). “Etorri berrien harrera integral baterako gako nagusiak, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan”. Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 119 (2021), 127-147.
- Hitzaldia: Gutxiagotutako komunitate etnokulturalen ikuspuntutik hausnartzen
- Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 10:30-11:00
- Laburpena: Immigrazioa eta aniztasun etnokulturala kudeatzeko eredu teorikoak eta horietatik eratortzen den kontzeptualizazioa aztertzen ditugunean, estatu nazioen logika nagusia da. Horrexegatik, ezinbestekoa dugu gurea bezalako gutxiagotutako komunitate etnokulturalen ikuspuntutik gure hausnarketa propioa egitea. Zientifikoki ‘Euskararen eremu geolinguistikoa’ izendatzen ahal dugun honetan, bizindar etnolinguistiko maila oso ezberdinak ditugu. Gure berezko “aniztasunak” berak agerian jartzen digu hizkuntza politika homogeneoak garatzeko zailtasunak eta, esparru honetan ere, bizindar etnolinguistiko anitzak berak, immigrazioa eta aniztasun etnokulturala kudeatzeko eredu bakarra hartzeko zailtasuna agerian jartzen digu. Dena balio digu? Zerbait balio digu? Erakarri… Nori? Non? Zertan? Hausnar dezagun.