Iruñea, 1979. Dantzaria eta kazetaria (Nafarroako Unibertsitatea, 2001). Hedabide ezberdinetan lan egin eta kolaboratu izan du (Eitb, Dantzan.eus, Berria, Euskalerria irratia, Gara, Entzun...), azken urteotan Euskokultur Fundazioarentzat Ondare Immaterialaren alorrean lanean ari bada ere.
Dantzari gisa, Iruñeko udal dantza taldea den Dugunan egin du bere ibilbide nagusia, azken 30 urtetan. Bertan, zuzendari da 2001 urtetik. Juan Antonio Urbeltzen Argia dantzari taldearekin ere dantzatu izan du, 2008. urtetik gaur egun arte.
Iruñeko hainbat dantza ohituren sorkuntzan bultzatzaile eta egile aritu da, hala-nola, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Sanferminetako trokeo-dantza edo eta Iruinkokoa libertimenduaren dantzak. Euskal-dantza, euskara, gazteria, transmisioa eta komunitatea ardatz duten esperientziak, hauek guztiak.
Dantzaren pedagogoari buruzko ikastaro ezberdinak eginak ditu Dantzan ikasi programan, baita Aiko taldea eta Maritzuli konpainiarekin ere.
- Hitzaldia: Euskararen zinta-dantza: euskal-dantza, euskara eta komunitatea txirikor-datuz
- Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 11:35tik 12:15era
- Laburpena: Zinta-dantzaren printzipioa zera da: dantzari bakoitzak hari bat eusten du bere eskuan eta gainontzeko dantzariekin gurutzatuz, hariak ere elkar korapilatuz eta txirikordatuz doaz, ehundura bat sortuz. Dantzak komunitatea irudikatzen du sinbolikoki, eta irudi-katzeak berak komunitatea txirikordatzen eta ehuntzen laguntzen digu, harremanak indartuz. Bi hari horiek —euskal dantza eta komunitatea— euskararenarekin korapila-tuz gero, txirikorda sendoa ehundu dezakegula erakutsi digute hainbat esperientziek.