Atzealdea Argitaratu dugu “Hizlariak” atala webgunean

2026/04/29

Hilabete baino gutxiago falta da Udaltopen XVIII. ediziorako eta bagoaz informazioa biltzen eta partekatzen. Oraingo honetan, Hizlariak atal aktibatu dugula jakinaraztea gatoz.

Maiatzaren 21ean eta 22an gurekin izango diren hizlarien informazioa zuen eskura jarri dugu: fitxa biografikoa, argazkia, eskainiko duten hitzaldiaren izenburua, hitzaldia zein egun eta ordutan emango duten… Eta laster, hitzaldi bakoitzaren laburpenarekin osatuko dugu atala.

Txosten idatziak, berriz, maiatzaren 11ko astean igoko ditugu.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua. Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu eta ordainketa egiten den unean amaituko da.